Iruñeko lantaldea sorgin ehizaren historiari buruzko I. topaketan sortu zen, 2019ko martxoaren 22an, 23an eta 24an. Orduz geroztik, aldizka lanean eta biltzen jarraitu dugu, gogoeta eginez “sorginaren” imajinarioa nola eraiki den, zein ingurune historiko, ekonomiko, politiko eta sozialetan hazi eta eboluzionatu den, eta zer kausa eta ondorio dauden prozesu horri lotuta, hastapenetatik gaur egun arte. Horretarako, hainbat profileko testuetan oinarritu gara, besteak beste, Tratado de brujería (Pierre Lancre), Akelarre (Eusko Ikaskuntzaren aldizkariaren ale berezia), Las brujas (Caro Baroja), La Celestina (Fernando de Rojas), ¿Vírgenes o putas? 500 urte emakumezkoen adoktrinazioan (1512-2012) (Amaia Nausia), Pirinioetako sorgin ehizan sakondu dugu saio espezifikoekin, eta lan ildo bat dugu ardatz, historikoki sorginek zineman izan duten irudikapena, erabilera eta presentzia ardatz hartuta.
BERRIAK
Sorginak se inaugura este viernes en la Okendo Kultura Etxea
El colectivo EmPoderArte presenta en Okendo Kultura Etxea una exposición [...]
El obispo de San Sebastián acusa a las feministas de llevar el demonio dentro
José Ignacio Munilla aprovecha su programa de radio para criticar [...]