Sorginkeriagatik jazarritako emakumeen oroimenaren aldeko kanpaina
Emakumeen aurkako bortizkeria gero eta basatiagoa den heinean, emakumeak eta feministak garelarik, historiako orrialde hau berriro zabaltzea ezinbestekoa dela erabaki dugu, ez delako soilik ahaztu baizik eta negozioa bihurtu ere. Historia gogoratzen ez duten gizarteak hura errepikatzera kondenatuta baitaude.
Horregatik, kanpaina bat hasi dugu Kapitalismoaren sorreraren esparruan, Estatu modernoa eta kolonialismoa bultzatzeko helburuarekin munduko leku askotan; Europan, Espainiako Estatuan, Ameriketan, era izugarrienak erabiliz torturatu eta hil zituzten eta sorginak izateaz salatutako emakumeen historia aztertzeko, ezagutarazteko eta eragindakoa onartzeko.
Kanpaina honetan, eskatzen dugu honelako jazarpenak egon ziren lekuetan Memoriari eskainitako espazioak badaude, batetik gertaera historiko hauen oroimena helburutzat har ez dezatela eta, bestetik, elezaharrik, estereotiporik edo mitorik ez hedatzea , ez bihurtzea irabaziak, batez ere, objektu salmentarekin eta jazarleek emakume hauen gain sortu zuten irudi eskerga erreproduzitzen duten panpinekin. Irudikapen hau ez da errugabea, ahaztu behar ez dugun errealitate odoltsua ezkutatzen baitu. Batez ere, belaunaldi berrietan emakume zaharren eta emakumeen irudi apalgarriak transmititzen dituzten mezuak betikotzen direlako.
Emakume hauen kontra egindako bidegabekeria aitortzeko eta hausnartzen laguntzen diguten espazioak sortzeko neurriak hartzea eta iragana ez errepikatzea erabakigarriak dira sorgin-ehizak ez duelako amaitu. Egun, sorgintzat hartzen diren emakumeak jazartzen, erreprimitzen eta zigortzen Afrikako eta Indiako hainbat lurretan jarraitzen dute, eta imajinario guztia eta emakume boteretsu eta libreak sorgintzat identifikatzen dituen diskurtsoa darabiltza liderrei erasotzeko eta Latinoamerikako espoliazioaren kontrako erresistentzian eta munduko beste leku askotan komunitateak bezala.
Dei hau antolaketa feministetara eta erakunde lokaletara irits dadila eta ekimenak iragana ikusgai egiteko bultzatu ahal ditzaten abiaraztea espero dugu. Haiek guztiak eta baita urteak aurrera doazen heinean sorginkeriaz salatutako emakumeen Memoria argitzeko landu ere.