Inicio2022-09-30T11:51:59+02:00

Sorginen memoria

Sorginkeriagatik jazarritako emakumeen oroimenaren aldeko kanpaina

Guk Aro Moderno deituriko sorginkeriaren akusazioaren azpian gertatu ziren hiltzeetako kopuru zehatza inoiz ez ezagutu arren, badakigu hilketa hauek izan zirela, Estatuak nahiz Elizak bultzatutako jazarpen zabalaren parte.   Hiru mendeetan zehar izua Mendebaldeko Europan zeharreko komunitate askotan sorrarazi eta heriotzara milaka emakume eraman zituztelarik. Gainera, XVI. mendean jada misiolariek hedatu zuten sorgin-ehiza «Mundu Berrira» lorpen-tresna eta kolonizazio tresna bihurtuz, Brasilera, Kolonbiara eta Perura bereziki. Gizonak eta emakumeak esklabotasunaren mendean jarritakoen kontrako sorginkeria-akusazioak Amerikako landatzeetan gertatu ziren. Nabaria da,  feministek salatu duten legez, XVI. mendeetako sorgin-ehiza, XVII. eta XVIII. mendekoa, garrantzia maximoko munduko fenomeno historikoa, matxinada menderatzeko izan zela, menderatzearen kontra eta mundu kapitalistaren garapeneko emakumeen posizio sozialaren bereizmenerako batez ere.

Horregatik, pentsa liteke  hain ohikoak ez diren gertaera historikoak ahalegin handiak bultzarazi behar izango lituzkeela  eta ehunka ikerketa-proiektu inspiratu, bere kausak eta ondorioak eta posible egin zuten baldintza ekonomiko eta politikoak aurkitzeko. Baina, ondo dakigunez gero, hori ez da gertatu. Mugimendu feminista baino lehen,  aditu gutxi batzuek soilik ekin zioten gai honi, testuak eta artikuluak sortzen soil-soilik akademiko kopuru mugatu batentzako erabilgarri; eta sorgin-ehizaren historia ez da inoiz sartu inongo curriculum akademikotan; irudimenezko karguengatik salatutako milaka  emakumeren erailketa legala garrantzia historikorik gabeko gertaera izan bailitzan. Eta txarragoa dena, populazio indigena natibo amerikarren sarraskiaren kasuan legez, kapitalismoaren jaiotzari lagundu zion sorgin-ehiza bihurtu da ume-joko eta dibertsio, Estatu Batuetan bezala,  Halloween gauean neska txikiek «sorgin-kapelak» janzten dituztenean eta « treat or trick-ean» (trikimailu edo tratu) jokatzen dutenean. «Sorginak, irudizko mundua zatitzen duten iratxoak eta maitagarriak, elezahar objektu, joko, folklore bihurtzen diren unean, sorgin erreala, hau da historikoa, nekazaria, artisaua, proletarioa, izugarriki torturatutako eta hildako emakume esklaboa ikusezina bihurtzen da, historiako eremutik  kanporatuta eta horrez gaindi irrigarri geratzen da. Emakume-belaunaldietarako, gurea barne, gertaera honek adierazten du gure menderakuntza sozialaren jatorria ulertzen lagunduko zigun historiaren usurpazioa eta bizi garen gizartearen errealitatea islatzen du..
Historia hau eta jazarpen honen oroimena aldarrikatzeko deia egin nahi dugu . Gogoratzen ez dena errepikatzen delako. Eta hain zuzen ere, munduko hainbat lekutan, laurogeita hamargarren hamarkadatik jada, gutxienez, milaka biktima dituen eta batez ere  berriro emakumeen kontra dagoen  sorgin-ehiza berrian murgildu gara eta. Azken urteetan, bortizkeria eta misoginia olatu hauek era kezkagarrian handitu dira baita interes kapitalistekin eta estraktibistekin nahasten diren eta emakumeei eta bere lurraldeen aldeko komunitateak erasotzen dituzten mugimendu erlijioso estremistak ere. Horregatik ez isiltzea erabaki dugu. «Sorginen» historia berreskuratu, Europatik  eta Amerikatik gatozenontzat eta gure birramona-aitonen historia den askorentzat, beharrezkoa  baita  «globalizazio»-prozesuari lagundu dion eta sorgin-ehiza berriko ezaugarri guztiak dituen bortizkeriaren uhin osoa ulertzeko.

Kanpainarekin 2018an hasi ginenez geroztik  hiri desberdinetan irakurle-taldeak eratu dira, beti ere orainarekiko konexioa kontuan hartuz, sorgin-ehizaren gaineko material eskuragarriak eztabaidatzeko. Ikerketa lokalak hasi ditugu eta historikoki sorgin ehiza gertatu zen lekuetan, gertaera horien oroitzapena analizatzeko mapa bat osatzen hasi garelarik.  Era sistematikoan bildu ditugu hainbat liburu, artikulu, irudi eta oraingo eta azken sorgin-ehizaren gaineko beste baliabide batzuk. Web-orri honetan, 2019an. Iruñean Sorginen Memoriagatik egindako  Topaketa  Feministan izandako konferentziak kontsulta daitezke; 2020ko topaketa 2021era atzeratu behar izan da baina koordinatuta lan egiten jarraitzen eta jarraituko dugu.

HURRENGO EKITALDIAK

ORAINA

Go to Top