Katalunia, Aragoi eta Valentzia

Katalunia, Aragoi eta Valentzia2021-11-24T22:52:02+01:00

I. topaketan, Iruñean, Aragoi, Katalunia eta Valentziatik etorritako emakume batzuk elkartu ginen, elkar ezagutu genuen eta lehen kontaktua ezarri genuen. Lurraldearen zabaltasuna dela eta, gogoeta egin ondoren, lurralde bakoitzean talde txikiagoak egin beharko litezkeela iruditzen zaigu.

Hala ere,  gai horri buruz, Katalunian ibilbide luzeko jarduera akademikoa dago; museo-proiektuak eta ikuspegi feministadun ikerketa berriak Lleidako eta Pirinioetako eremuan, bai eta Aro Modernoan gauzatutako emakumeen aldarrikapenen kasu deszentralizatuta ere, Sorten (Lleidako Pirinioa), 2019ko martxoaren 8an Estaceko emakume baten izena zuen plaka bat jarri zen, ekintza aktibista garrantzitsua izan zen. Edo Terrassan, non Vaga feministako  martxoak 8ko batzordeak Passejada per la memòria històrica de les bruixes antolatu baitzuen 2019ko ekainaren 14an.

Gutako batzuek gaia ikertzen eta idazten jarraitzen dugu; izan ere, kasu asko daude, oroimen-espazioak eta folklore-fenomenoak, aldarrikapen feministarekin batzuk lotuta daudelarik.

Kataluniako mapa, prozesuekin: https://www.sapiens.cat/temes/personatges/joan-malet-el-primer-cacador-de-bruixes-de-catalunya_200540_102.html

BERRIAK

Go to Top